Antolaketako Ingeniaria izanik, enpresa bat antolatzeko eta kudeatzeko oinarriak ezagutuko dituzu, industriaren esparruko enpresak bereziki, baita enpresaren jardueraren oinarri diren teknologiak ere (elektrikoa, energetikoa, ingurumenari dagokiona...).
Produkzio eta zerbitzu sistemetan lan egiteko prestatuta egongo zara, haien diseinuan, kudeaketan edo zuzendaritzan matematikako metodoak, informatikakoak, ingeniaritzako teknikak eta irizpide ekonomikoak aplikatzeko. Titulazio honek prestakuntza teknikoa ulertzeko modu desberdin bati erantzuten dio, izan ere, ingeniaritzako ikasketa hauek enpresen kudeaketa eta zuzendaritzari buruzko ezagutzaz jantzitako profesionalak prestatu nahi ditu.