Psikologia izeneko zientziak giza esperientziaren arlo guztiak arakatzen ditu, garunaren funtzioetatik giza masa handien portaerara, haurtzaroko garapenetik adinekoen arretara. Izan litezkeen lan inguru guztietan, ikerketa zentroetatik osasun mentaleko zerbitzuetaraino, jokabidea ulertzea da psikoloen helburua.
Psikologia zientzia ez ezik lanbidea ere bada eta gero eta onespen handiagoa du gure gizartean. Deustuko Unibertsitateak eskaintzen duen lizentziaturak psikologiaren bi izaera horiek hartzen ditu aintzat. Hala, bada, psikologiako ikasketek era guztietako arazo psikologikoekin zerikusia duten esparru guztietako lanbideetan jarduteko prestakuntza eta gaitasun teknikoak ematen dituzte. Horrez gain, prestakuntza zientifikoak psikologiaren arlo ugarietan ikertzaile edota irakasle karrerari ekiteko behar den kualifikazioa bermatzen du.