Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Ikasketa hauetara sartzeko Teologiako lehen zikloko ikasketak gaindituta eduki behar dira eta Teologiako Batxiler titulu kanonikoa eskuratuta eduki. Eliz Ikaskuntzen Lizentziatura tituluak onespen zibila du Espainian.

Lizentziaturako zikloa bi urtekoa edo lau seihilekoa da, ziklikoki ematen da, eta Teologian sakontzeko eta ikerketa zientifikoan hasteko balio du. Deustuko Unibertsitatean Teologiako Biurtekoak irakaskuntza erabat pertsonalizatua du eta parte hartze aktiboa bultzatzen du. Ikasle bakoitzak tutore bat du eta beronen laguntzarekin prestatzen du bi urte horietan egin beharreko programa pertsonala. Ziklo honetako ikasketek berezko balioa dute, baina baldintza batzuk betetzen dituzten ikasleei aukera ematen die doktoregoko titulua lortzeko ikasketak jarraitzeko. Zehatzago esanda, tesina etorkizunean doktore tesi moduan burutzeko pentsatuta presta daiteke.

Lizentziaturako Biurtekoan Teologiaren diziplina arteko elkarrizketa indartu egiten da. Izan ere, unibertsitatean ikasketa zibilen hainbat fakultate egoteak erraztu egiten du indartze hori. Eskolak normalean arratsaldez ematen dira eta asteko egun jakin batzuetan pilatzen dira, ikaslearen lana errazte aldera eta Bilbotik kanpo bizi direnak ere errazago etorri daitezen.

Teologiako Lizentziaturan bi programa desberdin daude: bata Teologia Sistematikoko espezialitatea eta bestea Teologia Biblikokoa.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta