Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Deustuko Unibertsitatea Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan ezarritakoaren arabera funtzionatzeko prest dago. Boloniara egokitutako graduko titulazioen mapak ANECAren onespena jaso du eta gradu berri horiek 2009-2010 ikasturtean hasi dira ematen.

Graduondoen atalean 83 titulu eskaintzen ditugu, 8 espezialitate arlotan antolatuta. Euretatik 42 Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrura egokitutako masterrak dira, 7 Erasmus Mundusak, eta 29 titulu propio, batzuk on-line egin daitezkeenak, eta doktoregoko 10 programa.

Horrez gain, gehien interesatzen zaizuen hizkuntza ikasteko aukera zabala ere eskaintzen dizuegu. Deustuko Unibertsitateak eskaintzen dituen hizkuntzak honakoak dira: euskara, espainiera, ingelesa, frantsesa, alemana, arabiera eta mandarin txinera.

 


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta