Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Agur bero bat aurten 20 urte bete dituen DUko Aisiazko Ikaskuntzen Institututik. Orrialde hauetako edukiak gure ekintzaren filosofia jasotzen du, baita gure eguneroko zereginaren daturik esanguratsuenen berri eman ere. Irakurtzen dutenek funtsezko informazioa aurkituko dute, eta behar izanez gero, aurrez aurre eman diezaiekegun informazio zabalagorako abiapuntua ere bai, hau da, errazen suertatzen zaien bidetik gurekin harremanetan jartzeko modua.

DUko Aisiazko Ikaskuntzak aisiarekin lotutako edozein pertsona, erakunde edo elkarterentzat
derrigorrezko erreferentziazko zentroa da. Zatoz eta ezagutu gaitzazu.


Cristina Ortega Nuere
Aisiazko ikaskuntzetako zuzendaria


 

Aisiazko Ikaskuntzak 1988an sortu zen Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen barruan, Jesús Mª Eguiluz errektorea zelarik. Ideia Deustuko Unibertsitatearen lehenengo mendeurreneko ospakizunen inguruan garatu zen, bizi garen inguruan sortzen zaizkigun galderei erantzuna emateko asmoz. Proposamen akademiko bat izan zen eta da, ilusioa abiaburu eta kalitatea helmuga duena.

Ideia heldua
Hasieratik bertatik eta 20 urteotan, bide luzea egin da gai eta ideien heldutasunerantz. Aisia esperientzia pertsonal eta gizarte fenomeno gisa ulertzen dugu, planteamendu humanistikoen ikuspegitik. Aisiaren bizipena eratzen duten dimentsioen bidez iristen gara berau ezagutzera, baita agertzen den esparruen bidez ere: kultura, kirola, jolasa, turismoa, osasuna eta garapen komunitarioa.

Proiektu bizia
Aisian sakontzeak honetara garamatza: bere izaera eta agerkerak ikertzera, dokumentazioa eta jakintza eskuratzera eta sortzera, profesionalak prestatzera/eguneratzera, eta gaur eguneko testuinguruan bere garrantziaren berri zabaltzera. Azken batean, errealitate pertsonal eta sozialetara hurbiltzen gara unibertsitateko esparru akademikotik.

Diziplina arteko taldea
Proiektua garatzen diziplina arteko talde mardula aritzen da, jakintzaren esparru desberdinetatik erantzunak emateko helburu partekatuarekin. Taldea unibertsitateko irakasleek, adituek, profesionalek eta teknikariek osatzen dute, sektore publiko, pribatu eta irabazi asmorik gabeetakoek.

Egitura malgua
Institutuaren izaera juridiko-akademikoak jatorrizko ideiaren jarraipena, garapena eta berrikuntza bermatzen duen egitura izateko modua ematen dio. Talde-lanaren printzipioa hainbat maila eta arlotan agertzen da, zuzendariaren funtziotik hasi eta gai zehatzen garapeneraino, arlo funtzionaletatik gai ildo tematikoen diseinuraino.

Espazio irekia
Institutuaren zerbitzeko bokazioa agerikoa da bere proiektua sortzen den gizartearengatiko kezkan. Baina, aldi berean, egoki da bere jarduera espazio irekian kokatzea, tokian tokikotik globalera, ikerketa proiektuetan, dokumentazio sareetan, titulazioetan eta nazioz gaindiko prestakuntza programetan egoteko egokiera eman baitio. Bere lehenengo urratsetatik, Institutuak nazioartera zabaltzeko bokazioa izan du, eta horrek dakar Unibertsitateak gaur eguneko gizakiaren zenbait arazo aintzat hartzea eta tradizio akademikorik gabeko zenbait jakintza babestea. Nazioarteko alderdia edukien kokapen orokorrean agertzen da, irakasle taldeetan, ikasleen elkarbizitzan eta trukean, iturri bibliografikoen erabileran eta nazioz gaindiko ikasketak egitean.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta