Aisiaren sektoreak kultura, kirola, jolasa eta turismoa lantzen ditu, eta estatuan (barne produktu gordinaren % 20 baino gehiago) eta nazioartean sektore garrantzitsuenetako bat da.Sektore honetan dauden enplegu aukerak oso garrantzitsuak dira, eta enpresek sektorean gero eta espezializatuagoak diren profesionalak bilatzen dituzte, beren bezeroei zerbitzu berritzaileak eta kalitatezkoak eskaintzen zaizkiela bermatzeko.Era berean, esplotatuta ez dauden merkatu zokoak betetzen dituzten enpresak sortzen ari direnez, aisiako zerbitzuetako autoenplegu aukerak ugariak dira.
Beste alde batetik, azoka, biltzar eta ekitaldien sektorea zabaltzen ari den eta espezializatuta dauden profesionalen (orain arte ez da erraza izan halakorik aurkitzea) premia handia duen sektorea da.
Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak, Espainian aisia arloko ikerketan, ezagutzan eta prestakuntzan diharduen unibertsitateko zentro bakarra izanik, eta sektore horretako profesional eta ikertzaileen prestakuntzan duen konpromisoa kontuan harturik, unibertsitateko prestakuntzako hiru programa eskaintzen ditu erronka horiei erantzuteko: