Aisia eta Ezgaitasunen Katedra Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak duen funtsezko helburuetako baten adierazle da, herritar guztiek aisiaz gozatzeko duten eskubidearen adierazle.
Katedra topagune bat da eta bertatik aisia askatasunez gozatzeko proposamen berriak ezagutarazi nahi ditu, ezgaitasunak dituzten pertsonek askatasunez goza dezaten aisiarekin lotutako testuinguru desberdinetan: kultura, turismoa, kirola, jolasa, jaia...
Esku hartzeko arloak:
Ikerketa: Katedraren arlo sendoetako bat da, ez baita lan askorik aisia eta ezgaitasunen inguruan gure herrian. Ikerketa lana hasiera batean ezgaitasunak zituzten pertsonen taldeetan aisiaren analisi eta diagnostiko bat egitea izan zen. Bigarren aldi batean, gaur egunera arte egindako ikerlanetan, eskolako kirol praktika eta aire libreko jolasguneen eskaintzara iristeko erraztasuna/zailtasuna jorratu da.
Dokumentazioa: aisiari eta ezgaitasunari eskainitako lan ildo berezi bat dago Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan, Aisia eta Jakintzako Katedraren laguntzarekin. Arlo honetan, profesionalentzat interes handiko materialak, argitalpenak eta informazioak biltzen dira.
Formazioa: Katedrak hainbat formazio ikastaro burutzen ditu Institutuko programen barruan. Helburu berdintsuak dituzten erakundeei ere eskaintzen dizkie ikastaroak, mintegiak eta eguneratzeko eta birziklatzeko hitzaldiak.
Katedrak ikerketa, irakaskuntza, dokumentazio eta bere interes arloko ikerketen zabalkundeko lanetan laguntzen die lan horietan diharduten gizarte eragileei, egiten duten lana babestuz eta ekimen berriak sortuz.