|
ADOZ Aldizkaria lau hilabetean behin agertzen den argitalpen bat da, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak argitaratzen duena. ADOZ hainbat sailetan dago banatuta eta gaiok jorratzen ditu: aisia eta bere agerkerak (kultura, turismoa, kirola eta jolasa). Helbururik nagusienetariko bat aisiaren inguruan sortutako informazioa eta ezagutza zabaltzea da, bai Aisiazko Ikaskuntzen Institutuan, bai estatu mailako beste erakunde batzuetan.
|
Azken urteotan, aldizkariak bere izaera zientifikoa sendotu du, baita aisiaren ikertzaile, irakasle, profesional eta, oro har, interesa duten pertsonen topaketarako foro izaera ere. Gainera, aisiaren arloko komunitateko kideen arteko iritzi, esperientzia eta kezken inguruko hausnarketa eta trukea bultzatzeko bidea da.
ADOZ Aldizkaria 1994ko maiatzetik argitaratzen da eta honako ezaugarriak ditu:
a) Esperientzia eta iritzien zabalkunderako eta trukerako tresna bat da.
b) Aisiaren eta antzeko gaien inguruan gaztelaniaz dagoen argitalpen erregularren falta betetzen laguntzen du.
c) Ikerrarlo honetan lortutako aurrerapenen inguruko ikuspegi globala eta diziplina artekoa eskaintzen du.
d) Planteamendu teorikoak eta esku hartzeetatik jasotako elementu praktikoak bateratzen ditu.