Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Doktoregoa

DOKTOREGO IKASTAROAK - 2012/13 IKASTURTEA

Begiratu Doktoregoan informazio ekonomikoa

2007ko Errege Dekretuaren barruko ikasketa plana

Ekarpena matrikula egitean kobratuko da.

Matrikularen gainerako ordainketak azaroaren 15ean, urtarrilaren 15ean, martxoaren 15ean eta maiatzaren 15ean kobratuko dira.

Programak:

-GIZARTE ZIENTZIAK
-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA ETA GARAPEN EKONOMIKOA-Donostiako Campusa
-NAZIOARTEKO ETA KULTURARTEKO IKASKETAK
-ZUZENBIDEAREN OINARRIAK, ZUZENBIDE EKONOMIKOA ETA ENPRESA ZUZENBIDEA
-INFORMATIKAKO INGENIARITZA ETA TELEKOMUNIKAZIOA
-HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZA ETA BIZITZAN ZEHARREKO IKASKUNTZA
-AISIA ETA GIZA GARAPENA
-PSIKOLOGIA KLINIKOA ETA OSASUNARENA
-PSIKOLOGIA ESPERIMENTALA
-TRANSNATIONAL TRADE LAW

 

Kostua

Ekarpena

53,45 euro kredituko

Matrikula

213,80 euro kredituko

 

 

 

DOKTOREGO TESIAREN PROIEKTUA (plan guztiak)
 -Doktorego tesia egitera bideratutako jardueretan matrikulatzea

      -Urteko matrikula 2 ECTS kredituren baliokidetasunarekin
      -Lehenengo eta bigarren luzapenetan, urtean 3 ECTS kredituko matrikula egin beharko da.
      -Gainerako luzapenetan, urtean 4 ECTS kredituko matrikula egin beharko da.

  -Tasa akademikoak: 333,50 euro kredituko (zenbateko horren % 20 matrikula egitean ordainduko da; eta gainerako % 80a azaroaren 15ean, urtarrilaren 15ean, martxoaren 15ean eta maiatzaren 15ean).

Matrikulari uko egitea eta matrikula deuseztatzea

 

Matrikulari uko egitea:

Matrikula urrutitik egiten duten ikasleak matrikulari uko egiteko eskubideaz balia daitezke matrikula egin eta hurrengo zazpi egun baliodunetan, epe horretan ikasturtea hasi ez bada.

Uko egiteko eskubideaz baliatzeko, uko egiteko agiria bete behar da (www.deusto.es webgunean dago argitaratuta), sinatu, eta Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrera bidali. Uko egiteak matrikula deuseztatzea ekarriko du.

Matrikulari uko egiteko behar diren baldintzak betetzen badira, Idazkari Nagusiak (edo Idazkariordeak Donostiako campusean) horren berri emango die Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrari eta Administrazioari, dagozkion ondorio akademiko eta ekonomikoak izan ditzan, eta ebazpena jakinaraziko dio eskatzaileari.

Matrikula deuseztatzea:

Ikastaroari uko egiteko eskubidea eragotzi gabe, bidezko arrazoiren bat dela eta, ikasleak ikasketak utziz gero, matrikula deuseztatzeko eskabidea egin behar dio Idazkari Nagusiari (edo, Donostiako Campusean, Idazkariordeari). Honek eskabidea ebatzi eta ebazpenaren berri emango die eskatzaileari, Idazkaritza Orokorrari eta Unibertsitateko Administrazioari, deuseztapenak dagozkion ondorio akademiko eta ekonomikoak izan ditzan.

Matrikulari uko egitearen eta matrikula deuseztatzearen ondorio ekonomikoak

Matrikulari uko egitea:

Matrikulari uko egiteak ondorio hau dakar, matrikula deuseztatu ondoren: ordaindutako zenbatekoa osorik itzultzea.

Matrikula deuseztatzea:

Matrikula deuseztatzeko eskaera dagokien matrikula-epearen barruan edo hurrengo 10 egunetan aurkezten dutenek ez dute matrikula-eskubiderik ordainduko eta egindako ekarpena itzuliko zaie.

* 2012/13 ikasturtean aplikatu beharreko hobariaren zenbatekoa arautzen duten prezio publikoak


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta