Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



 

Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak, herritarren prestakuntza unibertsitatean bultzatzeko duen konpromisoaren barruan, ezaugarri desberdinak dituzten prestakuntza programak antolatzen ditu, hala nola, Kultur Aisia Unibertsitatean, Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Graduatua, eta Etengabeko Prestakuntzako Ikastaroak.

KULTUR AISIA UNIBERTSITATEAN.
Programa hau 15 orduko iraupena (ordu eta erdiko 10 saio) duten ikastaroek osatzen dute, Unibertsitatean bertan edo, hitzarmen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan emanek.
Ikastaroen gaiak era askotakoak izaten dira, aisiarako aukera ematen dutenak berez, kultura eta gaur eguneko gaietara hurbiltzea errazteaz gain.
Ordutegia: astelehen, astearte, asteazken edo ostegunetan, 17.00etatik 18.30era eta 19:00etatik 20:30era.
Argibide gehiago.

KULTURA ETA ELKARTASUNEKO UNIBERTSITATE GRADUATUA
Hiru urteko iraupena duen programa hau eskaintza antolatua, egonkorra eta malgua da gaitasunak garatzeko eta jakintza zientifiko, artistiko, antropologiko eta teknikoez gozatzeko aukera ematen duena. Halaber, etengabeko prestakuntzako esparru bat da eguneroko errealitatea aldatu eta hobetu nahi dutenentzat.
Argibide gehiago

ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAK
Ikastaro hauen funtsezko orientazioa Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Graduatuaren helburuetan sakontzea eta parte hartzaileen artean aisiako esperientzia hezigarriak eta asegarriak sustatzea da.
Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Graduatua egoki amaitu duten ikasleei zuzenduta dago. Salbuespen gisa, arlo horretan prestakuntzaren bat ziurtatzen duten pertsonak ere onar daitezke. Ikasle kopurua 50 pertsona ingurukoa da.
Ordutegia: asteazken eta ostegunetan, 17:00-18:30, 19:00-20:30.

2007-08 ikasturtean ondorengo gaiak proposatu dira:

  • Modernotasuna eta arte garaikidea. Gako estetiko eta kulturalak

·         

·         


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta