Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Arteak gozatzea

 

                                
Disfrutar las Artes

Urteen poderioz konturatu naiz, edertasuna, zoriontasuna bezala, ohikoa dela. Ez dago egunik, une batez, paradisuan egoten ez garenik.
Jorge Luis Borges.

Artelanak gizakiari ematen dion atsegina, garai guztietan, lanaren eta hari begira dagoenaren arteko elkartasunetik dator.
Henri Matisse.

Jaitsi programaren eskuorria


Arteak gozatzea Bilboko kultur programazioko artelanen ezaupidea eta gozamena sustatzera bideratutako programa bat da.

Egitasmoa Bilboko arte erakunde nagusiekin lankidetzan egingo da: OLBE, BOS, Arte Eder Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Bidebarrieta Kulturgunea eta Arriaga antzokia. Haien jarduerekin batera eta haien osagarri egindako ekintza izango da. Honen bitartez, topaleku bat eskaini nahi da, kontzertu aretoan, operan, antzokian edo museoan bizipen aberasgarriagoa sustatzeko. Horretarako, programa honek arlo horietako arte programazioei buruzko prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditu, programazio horien ikuspegi teorikoetan eta gauzatze praktikoetan sakontzeko.

Programa hau honelako pertsonentzat da:

  • arteetan, musikan, operan, arte plastikoetan, literaturan, antzerkian, interesa dutenentzat;
  • kalitateko arte esperientziak bizi nahi dituztenentzat;
  • estetikaren bizipenean sakondu nahi dutenentzat;
  • euren bizipenak arteaz gozatzen duten beste pertsona batzuekin konpartitu gura dituztenentzat;
  • aisia esparruak zabaldu nahi dituztenentzat, euren bizitza pertsonala gehiago aberasteko.

Programa ez dago pentsatuta arteetako aditu, espezialista edo kritikarientzat. Museoen, Arriaga antzokiaren, BOSen, OLBEren lagunei eta arteen munduaren aberastasuna gozatu nahi duten guztiei zuzenduta dago.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta