Deustuko Unibertsitatea

*
**
*



Logo Cultura y Solidaridad Deustuko Unibertsitateko "Kultura eta Elkartasuneko Ikasle eta Ikasle ohien Elkartea" izenez eratu zen irabazi asmorik gabeko elkarte hau 2002ko azaroaren 6an, Eusko Legebiltzarrak onartutako 3/1988 Elkarteen Legean ezarritakora bilduta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak 9. eta 10.13. artikuluetan eta indarrean dagoen gainerako araudietan ezarritakoarekin bat.

Bere helburua hauxe da: Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitateko Programan matrikulatutako ikasleen eta graduatutako ikasle ohien arteko harremana sustatzea eta hobetzea, kultura, jolas eta elkartasuneko jarduerak antolatuz eta burutuz, Unibertsitateak egiten duen eskaintza optimizatzen eta osatzen lagunduz.
 
Xedeen artean honakoak nabarmendu daitezke:
1. Unibertsitateko Graduatuko ikasle eta ikasle ohien eta Estatuko gainerako Elkarteen arteko loturak sustatzea, gizartean oro har belaunaldien arteko harremanak hobetzen laguntzeko.
2. Graduatuko ikasle eta ikasle ohiak ordezkatzea unibertsitateko ekitaldi akademikoetan eta bere parte hartzea eskatzen den foroetan.
3. Programako promozio desberdinetakoen artean dauden harremanak mantentzeko eta gizarte solidarioagoa, prestatuagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko jarduerak antolatzea.
 
Egoitza soziala Deustuko Unibertsitatean dago kokatuta, Unibertsitate etorbidea, 24 - 1 posta kutxa. 48080 Bilbao. Bere jarduerak batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoan burutuko ditu.
 
2007ko martxoaren 21ean Kultura eta Elkartasuneko Elkartearen Ezohiko Batzar Orokorrean Zuzendaritza Batzordea berritu zen eta honakoek osatzen dute gaur egun:

Presidentea: Nerea Marañón
Presidenteordea: Mª Luisa Comella.
Diruzaina: Lilian Casado.
Idazkaria: Mª José Fernández.
Bokalak: Maribel Prieto Carlos Ruiz de Alegría. Luis Ángel González Juan Domínguez
Deustuko Unibertsitateko ordezkaria: Yolanda Lázaro Fernández


Argibiderik edo iradokizunik egin nahi izanez gero, jarri Elkartearekin harremanetan, helbide honetara idatzita: acysdeusto@yahoo.es

 

Nortzuk izan daitezke bazkide?
Nahi duten pertsona guztiak izan daitezke bazkide, Deustuko Unibertsitateko Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitateko Graduatuko ikasle edo ikasle ohiak badira. (Estatutuen 27. art.)
Elkarteko bazkide izan nahi dutenek presidenteari eskatuko diote idatziz; honek Zuzendaritza Batzordeari adieraziko dio eta azken honek erabakiko du onartu ala ez. (Estatutuen 28. art.)

Urteko kuota 16 eurokoa izango da eta urtearen lehenengo hiruhilekoan (urtarrila, otsaila, martxoa) ordaindu behar da. BBKko 2095 0093 60 910451379-1 kontu zenbakian diru-sarrera egitean, izen-abizenak adierazi behar dira eta ordain-agiriaren kopia bat eskatuko da, kurtsoko ordezkariari edo diruzainari emateko.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta